Entrevista:IGOR YEBRA DANTZARIA

"Euskal Herrian eta Espainian gustuko dudan profesionaltasunez aritu gabe nago"

Egiten dituen gauza guztietan bihotza ipintzen duela dirudi. Barru-barrutik hitz egiten du, dantzari buruz ari denean batez ere. "Dantza maite dut", dio; eta emazte bati zor zaion maitasunarekin parekatzen du sentimendu hori. Elkarrizketan bi hitz errepikatu ditu behin eta berriz: "errespetua" eta "apaltasuna".Galdera. Nola ikusi duzu Bilbo? Asko aldatu da alde egin zenuenetik?

Erantzuna. Bilbo oso azkar aldatzen ari da, eta orain artekoa hasiera besterik ez da. Jendearen mentalitatea bera ere aldatzen ari da. Nik Bilbo maite dut, baina aitortu beharrean nago bere baitan itxitako hiria ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Egiten dituen gauza guztietan bihotza ipintzen duela dirudi. Barru-barrutik hitz egiten du, dantzari buruz ari denean batez ere. "Dantza maite dut", dio; eta emazte bati zor zaion maitasunarekin parekatzen du sentimendu hori. Elkarrizketan bi hitz errepikatu ditu behin eta berriz: "errespetua" eta "apaltasuna".Galdera. Nola ikusi duzu Bilbo? Asko aldatu da alde egin zenuenetik?

Erantzuna. Bilbo oso azkar aldatzen ari da, eta orain artekoa hasiera besterik ez da. Jendearen mentalitatea bera ere aldatzen ari da. Nik Bilbo maite dut, baina aitortu beharrean nago bere baitan itxitako hiria izan dela. Hori aldatzen ari da. Guggenheim-ek ekarri dituen turistak ikusi besterik ez dago.

G. Ezer berezirik sentitzen duzu etxean dantzatzerakoan?

E. Bai, zalantzarik gabe. Ez dut aukera askorik nire jendearen aurrean, eta batez ere nire senitartekoen aurreran, dantzatzeko. Horrexek egiten du berezi Euskal Herrian dantzatzea.

G. Nolakoa da hemengo publikoa?

E. Ni oso ondo hartu izan naute beti. Alde horretatik eskerrak eman behar dizkiot jendeari. Baina gauza onak eta txarrak esan behar dira. Jendearena egia da, baina adibidez lehengo egunean Donostian normalean egiten dudanaren aldean lekuz kanpo zegoen saio batean dantzatu behar izan nuen. Horrek ere mindu egiten nau. Zure etxean eta zure herrian zaudelako onartzen duzu, baina jendeak baldintzarik egokienetan ikus nazan nahi nuke, eta ez egokienak ez diren baldintzetan. Dudan onena emango dut beti, baina ez da gauza berdina.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. Nekatuta al zaude beti dantzaren egoera txarrari buruz hitz egiteaz?

E. Ez. Gauza batzuen alde borrokatu egin behar da. Ogibide honetan ari diren pertsona batzuek galdetzen didate nola ausar naitekeen zenbait gauza esatera; eta nik erantzuten diet guk lehenbiziko urratsa eman ezean, inork ez duela egingo. Maite dudana defenditu nahian ari naiz. Beraz, inoiz ez da nahikoa izango. Nire emaztea bailitzan tratatzen dut dantza. Euskal Herrian edo Espainian gustatuko litzaidakeen profesionaltasun eta seriotasunez aritu gabe nago. Eskertzekoa da jendeak egiten dizun harrera ona, baina mindu egiten nau dantzan ikusi gabe ezaguna izateak, horrek ETBko saioan gertatu zena bezalako egoerak baitakartza, alegia, jendeak errezeloz begiratzen zaituela hasieran. Eta ulertzen dut. Jendeak esaten du "mutil hau bere izen guztiarekin dator gauzak eskatzera", eta "dibismoagatik" egiten dudala uste dute; baina ikuskizunaren kalitateak arduratzen nauelako egiten dut. Interesatzen zaidan gauza bakarra espedientea bete eta jaso beharrekoa jasotzea izango balitz ez litzateke ezer gertatuko. Era berean aitortu eta eskertu behar dut gauzak aldatu egiten direla lanean ikusten zaituztenean.

G. Dantzari buruzko kultura falta da?

E. Ezagutza falta da. Baina hori ez da era negatiboan ulertu behar. Jaiotzean ez dakizu ezertxo ere, baina hazi ahala aldatuz zoaz. Orokorrean kulturaren alde lanik egingo ez balitz, orduan izango litzateke larria. Topikoa badirudi ere, kulturak aberastu egiten zaitu.

G. Zer sentitzen duzu eszenatokira irtetzen zarenean?

E. Zaila da azaltzen edo ulertzen. Guztiaren oinarria da dantza maite dudalako egiten dudala hau, niretzat ez da lana eta % 100 ematen dut beti. Horregatik hitz egiten dut horrela; sakoneko sentsazioak direlako. Teloia jaso aurretik beldurra edo izua senti dezaket. Sentsazio guztiak, beldurra zein gorrotoa, muturrekoak dira. Hori dela eta, batzuetan barre egiten diet drogei. Ez dut inoiz drogarik hartu, oso droga gogorra dudalako; dantza eginez kolokatzen naiz. Eta politena da gertatzen ari denaz kontziente naizela uneoro.

G. Ulertua sentitzen zara honela hitz egiten duzunean?

E. Batzutan ulertua eta besteetan ez. Baina edonola ere beti ezin zaituzte guztiek ulertu. Nire ideiak umiltasunez adierazi besterik ez dut egiten. Eszenatokian ere umiltasunez aritzen naiz. Jendeak ulertzen banau, oso ondo; eta pertsona batzuek ez banaute ulertzen, aurrera jarraituko dut, pertsona horiek nik egiten dudana errespetatzen badute.

G. Zer iruditzen zaizu dantzari batzuk fenomeno soziala bilakatu izana?

E. Bizi garen momentuaren ondorioa da. Gauza guztiak bezala, ez da txarra. Arteari laguntzeko erabiltzen bada, oso ona izango da. Aldiz, maila pertsonal eta materialean abantailak lortzeko erabiltzen bada, txarra da. Batzuetan ekitaldi sozialetara joan behar duzu joan beharra daukazulako. Baina lan egitekoan ere, hurrengo egunean, lehena izan behar duzu.

G. Nolakoa da zure lan egun bat?

E. Monotoniatik alde egiten saiatzen naiz. Ez naiz egunero hamar ordu sartzen dutela esaten duten horietakoa. Batzuetan hiru orduko entseiua egiten dut eta besteetan 12koa, emanaldiren bat badut. Baina nire ustez gorputza lantzen ematen dituzun orduak baino garrantzitsuagoak dira intelektoa lantzen ematen dituzunak. Nik egunean 24 ordu ematen dizkiot dantzari; ordu horiek nola eman da aldatzen dena. Adibidez, ezkonduta bazaude, egun osoa ematen diozu emazteari; fisikoki ez bazaude ere, psikikoki hor zaudelako.

G. Nola aldatzen da mundu ikuskera hainbeste herrialde ezagutzean?

E. Mugak zabaltzen zaizkizu. Hori da aldatzen dena. Zenbat eta gauza gehiago jakin orduan eta gutxiago dakizula konturatzen zara; oso desberdinak eta aldi berean antzekoak garela. Hori ikusteko zure burua ireki behar duzu. Ez da beharrezkoa etxetik alde egitea. Garrantzitsuena gauza guztietara zabalik egotea da, mugarik sortu gabe. Tradizio eta kulturak errespetatu behar dira, baina gainontzeko gauzetara zabalik, eta errespetuaz.

G. Nora heldu nahi duzu?

E. Dantzari zintzoa izan nahi dut, eta apaltasunez ahal denik eta urrunen heldu.

Archivado En