Gaiak

Bertsolaritzak kultura, gizartea eta artearekin duen lotura ikusgai Ernest Lluch kulturgunean

Zer izango ote zen Euskal Herria bertsorik gabe? Galdera hori du abiapuntu irailaren 17a bitartean Donostiako Ernest Lluch kulturguneak hartuko duen erakusketak; bertan bertsolaritzaren oinarrien berri jasoko dute bisitariek, baita kultur adierazpen horrek gaur egun duen errealitatea ezagutu ere.

Hitzak egin gaitu ezer lelopean, erakusketa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu du, ekimenean gidoigile aritu den Koldo Izagirre idazlearen laguntzarekin. Honen zigilua agerian dago erakusketa osatzen duten lau paneletan. Lehenbizikoak Transmisioa du izenburutzat, eta ber...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Zer izango ote zen Euskal Herria bertsorik gabe? Galdera hori du abiapuntu irailaren 17a bitartean Donostiako Ernest Lluch kulturguneak hartuko duen erakusketak; bertan bertsolaritzaren oinarrien berri jasoko dute bisitariek, baita kultur adierazpen horrek gaur egun duen errealitatea ezagutu ere.

Hitzak egin gaitu ezer lelopean, erakusketa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu du, ekimenean gidoigile aritu den Koldo Izagirre idazlearen laguntzarekin. Honen zigilua agerian dago erakusketa osatzen duten lau paneletan. Lehenbizikoak Transmisioa du izenburutzat, eta bertsolari zaharren eta gazteen arteko erreleboa irudikatzen du. Jarraian, Tresnak izenekoak bertsoek herritarrei aro modernoan sartzeko eman dien laguntza islatzen du.

Hurrengo atalak Gaiak du lelotzat. Gaurkotasunezko zenbait gairen inguruko bertsorik onenak erakusten ditu, tartean inmigrazioari edo drogari buruzkoak. Azken panelak bertsoek publizitatean duten presentzia azaltzen du.

Panelekin batera hainba joko elkarreragile txertatu dituzte. Horietako batean, adibidez, proposatzen zaion errima osatu behar du bisitariak. "Mota guztietako publikoentzat eginak dira, baina bereziki gazteak erakartzeko pentsatuak daude", aitortu du Bertsozale Elkarteak ekitaldi hauek antolatzeko eratu duen Lanku elkarteko arduradunak.

Film labur batek bertsolaritzak eskulturarekin eta hiri geografiarekin duen harremana erakusten du; eszenatoki batean, bertsolariek emanaldietan erabiltzen dituzten osagai guztiak ikusgai daudela, mikrofonotik hasi eta ur botilaraino.

Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariek hilaren 7an (19.30) eskainiko duten saioak osatuko du erakusketa. Astebete geroago, ordu berean, hitzaldia eskainiko du Izagirrek. Donostian ateak itxi ondoren, Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko zenbait udalerritatik igaroko da erakusketa.

Archivado En