_
_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN

Kooperatibak sortu zituenmarkinarra

Udaberria hasi berria zegoen Markina aldean. Barinaga auzoan, Iturbe baserriko etxeko andreak haurdunaldiko azken egunen kontaketan ziharduen 1915eko apirilaren hasieran. Hilaren 22an, haur jaioberriaren begitartea ikusi ahal izan zuen azkenik. Jose Maria izenaz bataiatu zuten: Jose Maria Arizmendiarreta.

Artean oinarrizko ikasketak amaitu ondoren, Gasteizko Apaiztegi Nagusira bidali zuten. Han, Joxemiel Barandiaran, Manuel Lekuona, Alberto Onaindia eta Antonio Pildain izan zituen irakasle. Haien eskutik ohartu a jakintzaren balioaz.

Gurasoen etxera eman ohi zituen udako oporrak, eta atsedenaldi haietako batean, 21 urte zituela, Franco jeneralak Errepublikaren aurkako altxamendua antolatu zuen. Arizmendiarreta euskal milizien alde jo zuen eta Eguna egunkaria sortu eta aurrera ateratzeko enkargua eman zioten, Manu Ziarsolo Abeletxe, Augustin Zubikarai, Iñaki Eizmendi Basarri eta garai hartako beste euskal kazetari batzuen aldean.

Azken momenturaino, Euzkadi'ko Jaurlaritzak ezarritako zeregina betetzen ahalegindu zen. Francoren tropak Bilbon sartu zirenean, Arizmendiarreta Frantzia aldera abiatu zen ihesi, baina Lazkaon geldiarazi eta Bilbora itzuli zuten preso.

Gasteizko Apaiztegira bueltatu zenean, gaztetan ezagututako irakasle gehienak alde eginda zeuden. 1940ko San Tomas egunean apaiz ordenatu zen, eta hilabete geroago, Belgikara joateko desioak ahazturik, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiara heldu zen Gasteizko apezpiku berriaren aginduz.

Hiru urte geroago, gerra garaiko ezin ikusiek Arrasateko gizartearen baitan sortu zuten zauria osatu nahian, Lanbide Eskola sortu zuen, kooperatiba-mugimenduaren oinarriak finkatuz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_