_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Satanen zerbitzariak?

Mazoiek euskara hutsezko errituala egingo dute aurreneko aldiz, batzar sekretuan

Mazoneriak nahi eta ezinezko harremana izan du beti euskararekin. Karlistek, Sabino Aranaren jarraitzailerik itsuenek eta liberalismoa Satanen tentazioa zela sinesten zutenek mazoiei egozten zieten XIX. mendean euskararen eta euskal kulturaren atzerakadaren errua. Pentsamolde honen arrastoa XXI. mende hasi berri honetaraino hedatu da. "Jendeak ez daki Euskal Herriko logia mazonikoetan joera ideologiko guztietako pertsonak biltzen garela; Mazoneria kanpotik datorren zerbait dela pentsatzen dute askok", azaldu du Pedro Mari Intxaurragak, Bilboko La Luz del Norte logiako maisuak.

Mazoneria eta euskararen arteko harremanak sendotu nahian, gure hizkuntzara itzulia dute erritual mazoniko osoa, eta luze gabe, Gasteizko Iradier eta Donostiako Altuna logiekin batera, euskara hutsezko batzar sekretua egingo dute, "Mazoneriaren historian egingo den lehendabizikoa", Intxaurragaren hitzetan. Batzar horretan, Hegoaldeko hiru logia horietako 20 bat euskaldun elkartuko dira.

Más información
Misterioaren gakoak

Mazoneria modernoa Londresen sortu zen 1717an, United Grand Lodge of England and London izeneko logiaren eskutik, eta 26 urte geroago, Euskal Herriko lehen logia mazonikoa zabaldu zen Baionan. Garai hartakoa dugu geure artean bizirik iraun duen logiarik zaharrena, La Zélée baionarra, 1772an sortutakoa.

Urteak joan eta urteak etorri, Mazoneria errotuz joan zen Ipar Euskal Herriko elite kulturalen artean. Horren adibide garbia dugu Agostin Xaho, geroko euskal nazionalismoaren esentziak Aitor izeneko pertsonaiarengan errekreatu zituen zuberotarra.

Xahok Iraultza Frantsesaren ezaugarritzat jotzen den "libertatia, egalitatia eta fraternitatia" lema mazonikoa haizeatu zuen 1849an Ariel aldizkarian, euskaraz haizeatu ere.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Xahok beraldiko ahalegina egin zuen Antoine d'Abbadierekin batera euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendua mugaren bi aldeetara zabaltzeko. Euskara nazioarteko lingua franca izan zitekeela ere aldarrikatu zuen.

Zuberoako mazoi ezagun honen jarreraren aurrean, Michel Elizanburu fraide heletarrak direnak eta ez direnak idatzi zituen mende erdi geroago Framazonak liburuan: "deabruaren zerbitzariak" eta "Jainkoaren, gizonaren eta sozietatearen etsaiak" bezalako esamolde gozoak erabili zituen mazoien izaera deskribatzeko. "Framazonak Eskual Herriaren nahastera eta tzartzerat abian dire", idatzi zuen Elizanburuk.

Esanak esan, mazoiak arazo handiegirik gabe bizi ahal izan dira gaurdaino mugaz bestalde. Hegoaldeko mazoientzat, ordea, egoera arras bestelakoa izan da. Inkisizioak jazarpen gogorra ezarri zuen Mazoneriaren gainean.

Lehenengo Karlistada hasi zenean, Baionako La Zélée logiako kide ziren Detroyat anaiek eta La Parfaite Reunion logiari atxikita zegoen Da Cruz kontsul portugaldarrak muga zeharkatzen lagundu zioten Don Karlos erregegaiari. Alabaina, karlistek mesfidantzaz begiratu zieten beti mazoiei.

Sabino Aranak ere gehiegizkotzat jo zuen Mazoneriaren liberalismoa, eta behin baino gehiagotan, bat egin zuen Elizanburu salestarrak botatako akusazioekin, euskal kulturaren akabantzaren errua leporatuz.

Nolanahi ere, Mazoneria Hegoaldeko bilakaera historikoaren lekuko izan da XVIII. mendeaz geroztik. 36ko gerrak dozena bat logia sakabanatu zituen. Ilunpetako urte gogor haien ondoren, gaur egun, zazpi elkarte ari dira lanean Unibertsoaren Egile Haundiaren ohoretan.

Pedro Mari Intxaurragak argi utzi nahi du Mazoneria ez dela sekta bat, ez eta aginte politiko eta ekonomikoaren gainetik benetako boterearen hariak mugitzen dituen lobbya. "Helburua ez da konspirazioa, espekulazio filosofikoa baizik". Mazoneriaren benetako misterioa ondoko hitz hauetan laburbiltzen da:

Mazoneria: Mazoien ordea unibertsala. Erdi Aroko katedralak eraiki ziren garaian sortu omen zen. Zenbaitek faraoien Egipton eta errege Salomonen sasoian finkatzen dute Mazoneria Operatiboaren jatorria. Katedralen garaia amaitu ondoren, antzinako hargin haien jakinduria Mazoneria Espekulatiboaren esku geratu omen zen.

Mazoiak: Harria landu eta inongo zementu-klaserik gabe batzen zuten harginak ziren Mazoneria Operatiboaren garaian (ingelesez free-stone masons). Hiru kategoria daude: ikaslea, kidea eta maisua. Euskal Herrian, 1.100 mazoi daude.

Logia: Erdi Aroan, mazoiek elkartzeko erabiltzen zuten gela zen, katedralen aldamenean kokatuta. Gaur, mazoiek batzarrak egiteko erabiltzen duten lekuaren izena da, lantegia eta tenplua hitzen balio berekoa. Euskal Herrian, Bilboko Luz del Norte da zutabeak jaso dituen azken logia mazonikoa. Otsailaren 3an inauguratu zen.

Sinboloak: Hiru dira ikur nagusiak. Konpasa eta eskuaira, pentsamendua eta ekintzaren neurri gisa, eta lege sakratuaren liburua (Biblia). Amantala eta eskularruak ere erabiltzen dituzte, gogo-garbitasunaren adierazgarri.

Unibertsoaren Egile Haundia. Honen ohoretan dihardute. Erlijiosoek Jainkoa izena ematen diote.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_