Entrevista:MICHAEL OBACH | Vicom Tech-eko zuzendaria | Gaiak

"Oso garrantzitsua da hizkuntz-ingenieritzaren emaitzak euskaratzea"

VICOM Tech Donostiako Teknologia Elkartegian dago eta 2001ean jarri zen martxan. 3D grafikoen teknologiaren ikerketa aplikatuz alor desberdinetan lan egiten dute: telebista digital eta interaktiboa, medikuntzarako aplikazioak, ondare arkeologiko eta historikoaren birsortze birtuala. Programa berriak euskaraz ere sortzen ari dira, enpresako zuzendari Michael Obachek dioenez.

Galdera. Zer da Infoingenieritza Linguistikoa?

Erantzuna. Informazio eta Komunikazio Teknologiek konputagailuekiko harremana bizkortzea, interes bereziko edukiei buruzko informazio trukea dinamiz...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

VICOM Tech Donostiako Teknologia Elkartegian dago eta 2001ean jarri zen martxan. 3D grafikoen teknologiaren ikerketa aplikatuz alor desberdinetan lan egiten dute: telebista digital eta interaktiboa, medikuntzarako aplikazioak, ondare arkeologiko eta historikoaren birsortze birtuala. Programa berriak euskaraz ere sortzen ari dira, enpresako zuzendari Michael Obachek dioenez.

Galdera. Zer da Infoingenieritza Linguistikoa?

Erantzuna. Informazio eta Komunikazio Teknologiek konputagailuekiko harremana bizkortzea, interes bereziko edukiei buruzko informazio trukea dinamizatzea eta hainbat zerbitzu publiko askoz hobeto eskaintzea ahalbidetzen dute. Hizkuntz Ingeniaritzak harreman horietan hizketa naturala areago erabiltzeko bidea eskaintzen du. Orain arte sortutako sistema gehienak, alabaina, ingeleserako daude eginda, eta oso gutxi dira beste hizkuntzetarako ere balio dutenak. Horregatik Hizking21en sistema horiek euskaratzea garrantzitsua da.

Más información

G. ScanSoft ari da Dragon Naturally Speaking programa euskaratzen. Euskal enpresak ez dira gai horretarako?

E. Ekintza konplementarioak dira. Hizking21en ez dugu garatzen produktu komertzialik, baizik eta produktu berriak sor ditzaketen tresnak. ScanSoft enpresarekin kolaboratu dugu, eta Hizking21en garatutako tresna batzuk erabili dituzte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. Euskara zailagoa da teknologia berrientzat beste hizkuntza batzuk baino?

E. Euskara hizkuntza aberatsa da eta berezitasunak dauzka. Hala ere, teknologiaren ikuspuntutik, ez da bestelako hizkuntzak baino zailagoa. Orain arte, beste hizkuntzetarako garatu dituzte tresnak; gu saiatzen ari gara garapen horiek euskararen alde ipintzen.

G. Noiz ikusiko ditugu hitz egin eta hitz ulertzeko gai diren makinak?

E. Gaur egun badaude gailu batzuk ahozko hizkuntzaz aukera hori ematen dutenak, eta adibidez, Hizking21en zein beste zenbait proiektutan prototipo batzuk garatu ditugu.

G. Zer egiten dute prototipo horiek?

E. Makina edo dispositibo batek, ahotsa ezagutzeko tresna baten bidez, esan duguna uler dezake eta pertsonaia baten bidez erantzuna eman diezaguke. Hala ere, zailtasun asko daude: komunikatzeko tresna horiek euskaratzea eta dispositibo batzuetan moldatzea edo sistema adimendua lortzea benetako komunikazioa lortzeko. VICOM Tech zentroan hizkuntza teknologien ildo horretatik eta Ingurune Adimendunetatik, hau da, gure inguruaren artean etengabeko elkarreragina lortzea, aurreratzen saiatzen ari gara.