_
_
_
_
_
Gaiak

Lan irabazleen maila nabarmendu du Euskaltzaindia sarien epaimahiak

Euskadi Sariekin batera euskarazko literaturaren atalean banatzen diren garrantzitsuenak dira. Euskaltzaindiak ostiralean jakinarazi zuen bere izena daraman leihaketako irabazleen zerrenda: Juan Jose Ispizua (eleberria), Pantxo Hirigarai (antzerkia), Aintzane Galardi (olerkia) eta Xabier Agirre (saioa).

Juan Jose Ispizua Harizpeko neskaren afera lanarengatik eskuratu du eleberri atalari dagokion saria. Bere ogibidean apenas nabarmentzen den ertzain batek neska baten heriotza nola gertatu ote den argitu beharko du, bidean aurkituko dituen oztopo ugariak gaindituz. Korapiloak, beraz, nobela beltzaren oinarrizko osagaiak ditu. Salbuespen bakarrak, egileak aukeratu dituen eszenatokiak: Baztan harana, Enkarterriak, Bilbo eta Urdaibai. Eta guztien artean, gertatukoaren gakoa gordetzen duen tokia: Urdaibai, han gertatu baita heriotza.

Liburuan "gizarte bat deskubritzen eta deskribitzen" dela esan zuen epaimahaikideetako batek, Txomin Peillenek, eleberri irabazlearen ezaugarriak azaltzerakoan. Haren hitzetan, liburuan ez da guztia esaten, "eleberri batean ez baita guztia esan behar".

Antzerki ataleko sariaren irabazleak, berriz, epaimahiaren laudorioak bereganatu ditu aurten. "Euskara eder eta bizian idatzia, bertso eta kantak tartekatuz, hari samur, erraz eta arin batekin bilakatzen da lana maisuki, teatro ahalmenak dituenaren eta ongi erabiltzen dakienaren ezaugarri", esan zuen epaimahiaren bozeramaile Patri Urkizuk.

Hitz horiek guztiak Pantxo Hirigarairen 40 urteak lanari eskainiak ziren. Baigorrin sortutako idazleak sufrimenduen eta bizinahiaren arteko borroka deskribatzen duen antzezlana aurkeztu zuen lehiaketara. Horretarako, taldeko baten edo batzuen 40 urteak ospatzeko elkartzen den lagun talde bat hartu du protagonistatzat. 1991n estreineko lana, Pontzio Gauxori, argitara eman zuen autoreak. Geroztik, lan ugari idatzi ditu irratian eta antzerkian ere ari den idazleak.

Itoti urdinaren azpian da olerki-saria irabazi duen lana. Egilea, berriz, Aintzane Galardi idazle oiartzuarra. "Sentiberatasun handiko lana, testu sujerentea eta irudiz betea. Abangoardiaren ezaugarriak ditu bere baitan", adierazi zuen Lourdes Otaegi epaimahaikideak erabakiaren berri emateko orduan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Saria ematerakoan, "testuaren egituratze eta kokatze artikistikoa" azpimarratu zuen. "Obra honek modernidadearekin eta gure garaiarekin lotura zuzena du. Edukia franko iluna da: mina, abandonoa; mundu onirikoa islatzen du. Oso atsegina izan da". Idazle honentzat lehenbiziko saria izan da hau.

Azkenik, saiakera-saria Xabier Agirre eibartarrak irabazi du aurten, Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun lanarengatik. Epaimahaikoek nabarmendu zutenez, gaurko pentsamendu politikoaren kezka eta erronka nagusi den pluralismoaren kudeaketa da liburuaren aztergai nagusietako bat. "Denoi ere askeak eta berdinak nola izan gintezkeen lagun diezagukeen heinean, saria eman diogu", erantsi zuten.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_