_
_
_
_
_
Entrevista:JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA, 'TXILLARDEGI' | Idazlea | Gaiak

"Nobela berria idaztekotan nago, kritika onen ondoren"

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi (Donostia, 1929) gudari egunean jaio zen. Honela, aste honetan 75 beteko ditu eta eskutan euskal fonetikaz zein gizakiaren existentzialismoari buruzko lanak dauzka. Euskararen aldeko borroka liburua kalean ipini berri du, bere ibilbide luzeko artikuluak bilduz. Omenaldiek nobela berria idaztera animatu omen dute. Euskarak bizirik iraun dezan, ezinbestekotzat jotzen du "hizkuntz lurraldetasuna".

Galdera. Omenaldien ondoren, oraindik badituzu hainbat proiektu, ezta?

Erantzuna. Ari naiz prestatzen bost saiakera, Horretaz izenarekin. Lehen egin nituen beste hamar. Gizakiaren arazo funtzeskoak ukituko ditut: astronomia, eboluzioa, primateak. Eta, bestetik, eukal fonologiari buruzko lana dut eskuetan, bertsolarietan oinarriturik eta Aita Zabalaren Auspoa nagusiaz.

"Askok esaten dute ez ote dugun idatzi militantziagatik, eta ez nahi literarioagatik"
"Jendea elebiduna izatea eta hizkuntza libreki aukeratzea ez da inon gertatu"

G. Eta nobelagintza?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Egia esan, ez nuen egiteko asmorik, baina egun hauetan entzun ditudan kritika onak entzunda, agian egingo dut nobela berri bat, baina txillardegianoa, ez Exkixu edo Putzu-ren antzekoak, barojianoak zirenak.

G. Leturiaren egunkari ezkutua edota Peru Leartzako nobelek zuten existentzialismo eta gai metafisikoak landuko al dituzu berriro?

E. Egiten badut, nobela abstraktoa izango da, sinbolikoa, arraroa, nahiko kafkianoa.

G. Nola ikusten duzu euskal literaturaren egoera egun?

E. Askok esaten dute ez ote dugun idatzi, eta neuk ere bai, milintantziagatik eta ez barne nahi batek, literario batek, bultzatua. Uste dut momentu honetan hori ez dela egia. Atxaga, Juan Mari Irigoien, Koldo Eizagirre edota Andu Lertxundi, esaterako, balio literarioak dira eta idazten dute euskaraz nahiko modu naturalean. Ez da guztiz egia militantziagatik egiten dutela. Normalkuntza hori gertatzen ari da, eta literaturan nabaritzen da.

G. Militantzia ahultzea onuragarria zaio literaturari berari?

E. Baietz uste dut. Dena den egoera tipikoa da gurea. Kafka judua zen, herri protestatean bizi zen, Txekian, etxean alemanieraz egiten zuen, dialektala seguraski, eta ez zuen txekieraz idatzi. Camusek frantsesez egin zuen eta ez arabieraz; eta Joycek ingelesez, ez irlanderaz.

G. Baina normalizazio prezesua noiz amaitzen da, denek euskaraz egiten dutenean?

E. Normalkuntzak bi aurpegi ditu. Bata, hizkuntzarena berarena, eta bestea gizartearena. Lehena aurreratua dago eta diglosia lortu daiteke: jendeak etxean euskalkiak erabiltzea eta idazterakoan batuaz: gizartean oraindik oso urrun gaude, baina. Nik ez dut elebitasunean sinisten. Finlandian Estatua elebiduna da, baina han ere oso jende elebidun gutxi dago. Denak elebidun izatea eta jendeak gero libreki nahi duen hizkuntza aukeratzea ez da inon gertatu. Hemen euskal komunitatea sendotu behar da: euskara oinarri eta gero gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

G. Orduan, koofizialtasuna ez da nahikoa?

E. Estonia, Lituania eta Letonian Konstituzioak dio bertako hizkuntza baino ez dela ofiziala. Etorkinek eskubide pertsonalak dituzte baina komunitate bezala ez dute eskubiderik.

G. Eta euskal herritar erdaldunen eskubideak?

E. Hori da hemen dugun arazoa eta Letonian, esaterako, ez dagoena. Hor arazoa daukagu PP eta PSOErekin, alderi inperialistak baitira.

G. Baina botoak dituzte.

E. Hori da. Eta lotsagarria da. Donostian Maria San Gil ez da estralurtarra, jende askok babesten du.

G. Jaurlaritza kultur arloko plana aurkeztear dago. Zer bultzatu beharko luke plan horrek?.

E. Ni ez naiz fido EAJrekin, ez euskarazko kontuetan ezta politikan ere. Egia da hemen Estatutuari esker gauza asko egin direla baina era berean horrek honako integrazio politikoa ekarri digu: "euskara bai baina Espainia barruan". Neokarlismoa da, eta herri honek ez du konponbiderik independentziarik gabe. Estaturik gabe Euskal Herriak ez du etorkizunik. Horrez gain, hizkuntzaren likidazioa edo desagerpena denbora kontua da. Hizkuntz lurraldetasunik gabe, jai.

G. Zuk gaztetan ikasi zenuen euskara.

E. Ni euskaldunberri zaharra naiz. 18 urtez, gaixo egon nintzen ohean, udan, eta amarekin ikasi nuen.

G. Eta noiz uzten zaio euskalduberri izateari?

E. Martuteneko espetxean preso 1950ean egon nintzenean, Azpeitia eta ksotaldeko jendearekin hizketan kendu nituen euskaraz hitz egiteko beldurra eta euskaldunberri izatearen konplexuak.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_