_
_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Etika ilustratua

Aurten betetzen dugu Immanuel Kant hil zeneko bigarren mendeurrena. Osasun ahuleko filosofo handi hau europar aldaketa politikoen lekuko izan zen. Prusiaren ekialdeko Königsberg izenaz ezagutzen zen hirian jaio zitzaigun, eta, arrazoiaren erabilera teorikoaren eta praktikoaren arteko bereizketa gardentasunez zehazteaz gain, astindu ederra eman zion, besteak beste, ezagutza zientifikoari, etikoari, estetikoari edo politikoari.

"Zer ezagut dezakegu?" galderari erantzun nahirik, guk ezagutzeko ditugun ahalmenen posibilitateak aztertu zituen, arrazoia epaitzea proposatuz. Epaiketa horri judizio kritikoa deitu zion Kantek, eta haren helburua arrazoia bera kritikaren menpe jartzea izan zen. Arrazoiak, ariketa honen bidez, jakin ahal izango luke -kanpotik ezartzen zaizkion oztopoen eraginik gabe- zeintzuk liratekeen ezagutzeko dituen aukerak eta mugak.

Gure pentsalariak, gizakiei berez zegokiena ezagutzearen aldeko apustua eginez, arrazoiaren erabilera zuzena proposatu zuen. Arrazoi ilustratuak, egia dogmatikotik askatzeaz gain, "adin nagusitasunera" iristeko aukera eskainiko liguke. Kantek ilustrazioa "arrazoiaren adintzat" jotzen du: agindupetik eta inposaketetatik askatuko gaituen arrazoiaren garaia. "Ausart zaitez pentsatzera!" aldarrikatuko du, Diderot-ek Enziklopedian proposatutako formula berreskuratuz.

"Zer egin behar dut?" galderari erantzuna bilatu nahian ere, dotrina pietistaren zorroztasun protestantean hezitako jakintsu honek etika eginbeharrari buruzko zientzia praktikotzat joko du, haren nagusitasuna zuzenbidea edo politikaren gainean ezarriz. Kantentzat, arrazoi praktikoa ez da arrazoi oportunista bat, arrazoi praktikoaren aginduak absolutu modura inposatzen baitira. Agindu horiek, hortaz, ezingo dira ondorioen edo bitartekoen menpe jarri, ezta helburuetara garamatzaten bidea labur dezaketenean ere.

Hala ere, etika eta politikaren arteko akordioa ezinbesteko iruditzen zitzaion, eta, zuhurtasun politikotik abiatuta, Betiereko bakea liburuxka idatzi zuen. Gure egileak beti gorde zituen balore moral sendoak, eta, alde horretatik, argi utzi zuen politika ororen helburua askatasunaren, berdintasunaren eta herritargo-eskubidearen defentsa izan behar zuela. Haren jarrera politiko liberalei jarraituz ere, sutsu defendatu zituen Ameriketako independentzia eta Iraultza frantsesa.

Inperatibo kategorikoak -ekin ezazu zure eredua gizaki arrazional guztientzat baliagarri izango balitz bezala- ezinbesteko baldintza ezartzen du: ez du zertan gerrarik egon behar, betiereko bakea lortu beharra baitago. Portaera etiko horrek, eraikuntza sozial egokiagoa gauzatzeko, ahalegin indartsua eskatzen du, bide batez gizateri osoari egitasmo itxaropentsua eskainiz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Etikak, haren inperatibo kategoriekoen bidez, ordena sozialaren oinarriak zuzentzen ditu hasiera-hasieratik. Horren arabera, konstituzio-motei dagokienez ere, Kantek konstituzio despotikoa, borondate politikoa gobernariaren borondatearekin nahasten duena -dena herriarentzat, baina herririk gabe-, eta konstituzio errepublikazalea bereizten ditu.

Azken hori da Kantentzat gobernu-forma benetakoa eta legitimoa. Estatu errepublikazale hori "zuzenbideko legeen menpean dauden gizaki talde handi edo txikiaren bilkura" moduan definitzen du. Botere-banaketa ezartzeaz gain, estatua gizabanakoan oinarritu behar da, pertsonaren askatasuna, berdintasuna eta burujabetza izanik estatu horren a priorizko hiru zutabeak.

Kantentzat, Ilustrazioa giza eskubideen aldeko garaia bilakatzeaz gain, giza izaeraren eta mundu fisikoaren oinarri arrazionalak aurkitu behar zituen une historikoa gertatzen zen. Horrela, giza espeziearen historiak, gizateriaren ahalmen naturalak garatzen dituen neurrian, munduko herritargoaren estatua edo estatu kosmopolita ezartzeko asmoa bideratuko luke.

Kanten gonbiteak ez du zalantzarik uzten. Baina, amets ilustratua hura, zapuztu al da betirako?

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_