_
_
_
_

Kalea eszenatoki bilakatu

Kale-antzerkiak leku berezia beteko du datorren astean hasiko den Donostiako Ferian

"Gordinagoa"

GAIAKHirugarren ediziora iritsi da aurten Donostiako Antzerkiaren Feria, datorren asteazkenean hasi eta lau egunez luzatuko delarik. Pixkanaka-pixkanaka gorpuzten ari den zita da Donostiakoa, eta esaterako, antzezlanen eta feria bera jarraitzera etorritako programatzaileen kopuruak gora egin du aurten. Edizio honetan, gainera, kale-antzerkiari leku berezia egin zaio. Chusma taldea da bere ikuskizuna kalera aterako duen konpainietako bat. Zirkoa titulupean, mahai-jokoak eta zirkoan oinarritutako pertsonaiak uztartzen ditu talde honen azken muntaiak. "Komedia tragiko bat da", dio Pako Revueltas koordinatzaileak. "Gaur egun, zirkoak bizi duen gainbeheraren isla modura, pertsonaiak eta euren egoera ere tragikoak dira gurean, ikuskizuna berez komedia bat izan arren". Pasa den abendutik prestatzen ari diren ikuskizuna da Zirkoa, zortzi lagunek parte hartzen dutelarik muntaia honetan (tartean, bost aktoreak).

"Kale-antzerkiak bere alde onak eta txarrak ditu", zehazten du Revueltasek, "baina garbi dagoena da antzoki batean antzezten den lanarekin alderatuta guztiz ezberdina dela". Bere aburuz, bi erregistro ezberdin erabiltzen dira, bai aktoreen interpretatzeko moduan, eta baita objektuen manipulazioari dagokionean ere. "Antzoki batean, aktoreen lana askoz ere sotilagoa da. Aitzitik, kale-antzerkiak, aukera gehiago eskaintzearekin batera, beste gordintasun bat du, eta hori ere gustuko dugu", gaineratzen du.Tentetieso taldeak, bere aldetik, Perder las palabras aurkeztuko du Donostian. Susana del Pino da zuzendaria, eta guztira, hiru lagunek parte hartzen dute antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan honetan. "Ikusleengan hausnarketa piztea da gure helburua", dio del Pinok. "Hitz gehiegi erabili arren, askotan ez dugu fundamentuzko mezurik luzatzen. Beraz, isiltasunak eta besteek diotena entzuteak duen garrantzia nabarmentzen dugu lan honetan".

Kale-antzerkiak dituen abantailak aipatzerako orduan, Susana del Pinok ikusleak kalean "eskuzabalagoak" direla nabarmentzen du. "Beraientzat opari moduko zerbait da kale-antzerkia. Askotan, amaiera arte geratzen dira antzezlana zer iruditu zaien kontatzeko. Antzoki batean, aldiz, obra amaitzen denean eserlekuetatik altxa eta joan egiten dira", gaineratzen du.

Iritzi berekoa da Santi Ugalde, Trapu Zaharra taldeak Donostiako Boulevardean antzeztuko duen Paquetito lanaren zuzendaria. Publikoaren "hurbiltasuna" eta antzezlanaren garapenean ikusleek izaten duten parte hartze "handia eta aktiboa" da berak nabarmentzen duena. Pako Revueltasek, azkenik, kale-antzerkia zaletasuna pizteko erreminta garrantzitsua dela dio, "kasu honetan, jendearen bila kalera ateratzen dena antzerkia bera baita".

Ugaldek zuzentzen duen Paquetito antzezlanak berak zaindu eta hazi duen zezena hiltzera doan torero baten istorioa kontatzen du. Duela sei hilabete inguru estreinatu zuten Alcalá de Henares herrian, eta Donostian gaztelaniaz antzeztuko duten arren, Zarautzen euskaraz estreinatuko dute hil honen 15ean.

"Askotan, ikuslea gehiegi inplikatzen da; besteetan, aldiz, hotzagoa izaten da", dio Santi Ugaldek. Horrexegatik, bere esanetan, kale-antzerkiak arreta gehiago eskatzen dio aktoreari. "Prestakuntza eta sentsibilitate berezia behar izaten dute aktoreek", azaltzen du, "akzioak aurrera egiten duen heinean, ikusleen erreakzioa zein izan daitekeen ez baita aldez aurretik ezagutzen". Antzoki batean lan egitea, aldiz, askoz ere "babestuagoa" dela iruditzen zaio Trapu Zaharra taldeko zuzendariari.

Donostiako Feriaren lehenengo egunean, hil honen 12an, Txofre plazan (20.00) izango da kale-antzerkiaz gozatzeko aukera bakarra, Hortzmuga konpainiak Badum Mundua estreinatuko duelarik. Ostegunean, aldiz, Trapu Zaharra eta Deabru Beltzak taldeen txanda iritsiko da, azken honek euskaraz Bikiak antzezlana estreinakoz antzeztuko duelarik (Boulevard, 00.30). Leku eta ordu berean, baina gaur zortzi, Chusmak Zirkoa estreinatuko du, eta azken egunean, aldiz, Tentetiesok Perder las palabras antzeztuko du (Boulevard, 19.15), eta Ale Hop taldeak, azkenik, Lenda lana, gauerdian hasita.

Salerosketa eta tranpolina

Santi Ugalderen aburuz, Donostiako Feria "gazteegia" da antzerkigintzan izan dezakeen eraginaz balorazio sakonen bat egin ahal izateko. Hala ere, modu honetako jaialdiek antzezlanen "salerosketa" bideratzen dutela uste du. "Lan berriei bidea irekitzeko modu egokia da", dio, "programatzaileek azken produkzioak ezagutzen baitituzte, eta aldi berean, guretzako tranpolin baten antzekoa baita".Chusma taldeak, berriz, estreinakoz parte hartuko du Ferian. Oro har positibotzat jo arren, konpainien ikuspegitik horrelako feriek izaten duten alderdi negatiboa nabarmentzen du Pako Revueltasek: "Programatzaileak etor daitezen eta gustura egon daitezen, guztion esfortzu ekonomikoa handia izaten da. Konpainiok, esaterako, erdia besterik ez dugu kobratzen".

Susana del Pino bat dator Revueltasekin. Gainera, neurri handi batean etorkizuna "egun bakar batean jokatu behar izatea" salatzen du, gurean berrikuntzaren aldeko apusturik egiten ez dela gaineratzearekin batera.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_