_
_
_
_
_
Tribuna:GAIAK
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Nietzsche

ESTEBAN ANTXUSTEGILaster egingo dira ehun urte Friedrich Nietzsche (Ršcken, 1844-Weimar, 1900) hil zitzaigula; bera gabe ulertezinak liratekeen ehun urte, izan ere. Aitona eta aita protestanteen semea, 28 urte besterik ez zituen, Basileako unibertsitatean filologia klasikoko irakasle zela, Tragediaren sorrera argitaratu zuenean. Ondoren plazaratutako obra guztiak, Botere-borondatea hil osteko idatzia arte, ugariak eta bere bizitza bezain urratuak eta urratzaileak izan ziren; bere garaiko eta ondorengo kontzientziak bortizki astintzeko modukoak. 1879an, gaixotasun larriak jota, eskolak emateari utzi egin behar izan zion, jubilazioa eskatu eta pentsio bat lortuz. Geroztik Alpeetan eta Mediterraneo inguruan alde batetik bestera ibili zen, burua lehertzeraino bere ideiak hausnartuz eta idatziz. 1889ko zoritxarreko egun batean, ordea, Turingo Carlo Alberto Piazzan kolapso bat jasan eta bere eromenaren eta paralisiaren atzerabiderik gabeko bidea hasi zuen. 1900eko abuztuaren 25ean hil zen Jenako zoroetxean, hitz egiteko lagunik gabe, isiltasunean murgilduta eta erokeriaren hatzaparretan, bere ama eta ahizparen konpainia bakarrarekin.

Bizirik iraun zuen bitartean gehiegizko gizakia izan zen. "Egiazkoa zailagoaren alde dagoela uste dut" aldarrikatu zuen jadanik 21 urterekin. Gehiegizko bere izaera lagunekin izan zuen harremanetan zein bere lanetan ezin baino hobeto islatzen da. Bere proposamen handiak (botere-borondatea, Jainkoaren heriotza, gain-gizona, betiereko itzulera) eta horiek plazaratzeko modua ikustea besterik ez dago.

Egin zaizkion kritikak ere, nola ez, gehiegizkoak izan dira, besteak beste, misoginoa, antisemita eta nazional-sozialismoaren ideologoa izatea aurpegiratu baitzaio. Filologoek gogoz gaitzetsi dute eta kristauek, berriz, zer esanik ez. Nietzscherentzat mendebaldeko kultura pozondua dago bere oinarrietan. Hemen guztia (filosofia, erlijioa, morala) arrazionala eta dogmatikoa da; gizarte kristau-burgesa eta moral puritanoa dira bere ikurrak. Eta horregatik da, hain zuzen ere, dekadentea, bizitza eta senaren aurka doalako. Mendebaldeko kultura naturaren aurka, bizitzaren kontra, eraikitzen da. Bere oinarria platonismoan dago, ideien mundua geroko munduaz ari zaigu, kristau-metafisika bilakatuz.

Munduko ordena moralaz aritzean, hau mundutik at dagoela agertzen digu eta kristautasunak ez dituela ahulen baloreak baino bultzatu: errukia, sakrifizioa, gupida, apaltasuna, pazientzia, etsipena... Guztiak ere bizitza eta bizipoza zapuzten duten baloreak. Baina bizitza da benetako gauza bakarra. Morala, aldiz, fikzioa, gezurra, besterik ez da. Honek ez du esan nahi Nietzsche edozein moralen aurka dagoenik, amorala denik. Berak bi moral mota bereizten ditu: esklaboena, judua eta kristaua dena batetik; eta jaunena, bestetik, bizitza, boterea, handitasuna, plazerra maite dutenena.

Horregatik Jainkoa hil beharra dago, bera baita gizakia zapaltzen duen zama nagusia, berak eragozten baitu gain-gizonaren bilakaera. Jainkoaren heriotzak, ordea, mendebaldeko zutabeak kolokan jartzen ditu, gure kultura hankaz gora geratzen da, zalantzaz josirik. Eta hauxe da, hain zuzen, modernitatea. Jakina, modernitatearen iturriak anitzagoak dira. Hauek Errenazimentuko antropozentrismoan, arrazoia gauza guztien oinarria duen arrazionalismo kartesianoan, herriaren boterea aldarrikatzen duen Ilustrazioan edo zientzia goresten duen positibismoan ere aurki ditzakegu. Baina Nietzsche beharrezko zubia da modernitatera iristeko, benetako jauzia emateko.

Zirrara sortzen duen jauzia, bai, beti sakonago, barrurago, begiratzen ausartzen direnen maisuak emana. "Hauxe da mugaren magia. Muturrean agertzen den orok sortarazten duen lilura. Geu, ezmoralistok, geu gara muga hori", idatzi zuen mailuarekin filosofatu zuenak, gizaki eta kristau onen azpian dagoen erretolika eta doilorkeria agerian utzi zuenak. Pentsalariak bizitzari bai biribila esatea eragozten duten moral guztiak salatu zituen. Azken finean, nola bizi behar den agintzen diguten filosofien gezurra azaleratuz, bizitzaren ihardunean bakarrik gaudela ohartarazi nahi izan zigun Friedrich Nietzschek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_