Eremu bakarretik abiatu diren estetika desberdin bi
Joan den 1999. urteak poema liburu bi utzi zituen nire apalategian, sariketetan parte hartu ondoren argitaratuak biak. Baina agian, hauxe liteke haien arteko berdintasun bakarra. Bata idazle ezagunarena da, eta Irun Saria irabazi ondoren argitaratu da, Patxi Ezkiagaren Udazkenerako hamar kanta du izenburutzat liburuak. Bestea idazle gazte eta berri baten lehen liburua dugu, Iruñeko Udalak argitaratu dio Casti Suarezi bere Amodio galduak liburua.Desberdintasunak bada, oso nabarmenak dira: idazle kontsakratua, idazle ezezaguna, traiektoria handikoa, hasberria... Baina gainera estetika desberdin biren zantzuak agertzen dira hemen, ahots desberdin bi, bata bestearen ondoan, baina biak poesiaren eremuetan.
Ezkiagaren poesiaren sendoa aspaldian da ezaguna gure artean. Tradizio ingelesekoa deitua izan da. Eta liburu honetan ere antzeko bidea asmatu diogu. Udazkena: izadiari buruzko begirada, handik aurrera poetaren hausnarketa, poetaren ikuspegia azaltzeko.
Poetak izadian zerbait ikusten du: tximeleta, belea hegaka, belarra, eta handik hasten da poetaren ahotsa agertzen: "Gogoetan jardun dudan / udagoieneko goiz honetan / iraganaren usaina dakarkit / ariketaren malenkonia uztak". Horren guztiaren azpian "bakardade izugarri baten orbana".
Desberdina da Castillo Suarezen lana. Amodio galduak izenak Mikel Lasaren poema baten bertsoa gogorarazten du, eta bat-batean poema nerabearen susmoa ekartzen badu ere, ez da horrelakorik testuan. Poema narratiboa da, flash txikiez osatua, galera baten agerpena. Baina tentsio handiz idatzia, eta harrigarriagoa dena, hasieratik bukatu arte hari baten inguruan moldatua.
Haria, historia baten haria da: galera baten historia, bakardadearena, izena kendu baina idazten jarraitu, bila ibili (berriro idatzi), "publikorik ez daukaten hitzak ez baitira literatura".
Amodio galduak, agian, egunkari baten pasarteak dira, beti ere kontuan hartzen badugu ez dugula zertan autobiografikotzat hartu behar hemen kontatzen dena, agian mozorro eta egiaren arteko jokoan nabari zaio egileari sena. Goethek esaten zuen bezala, hemen ere "ez dago lanean bizitutako ez denik, baina ez dago ezer bizi zen moduan agertzen denik".
Tentsio bi baitira testuan zehar: maitatze edo ez maitatzearen artekoa eta esate eta ez esatearen artekoa. Egia eta gezurraren artekoa, esan eta sinestu, esan eta gezurra esan, irudia eta izanaren arteko jokoan moldatzen da era berean historia pertsonala eta idazketa baten historia den poema liburu hau.
Moldea gaur egunean erabiltzen dena da, filmen eta irakurritako liburuen erreferentziaz beteak, hizkera zientifiko eta egunerokotasunaren agerpenarekin, hiztegi xume bezain erakargarriz idatzia: "Hitz xumeak hutsa".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.