_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Itzalen itzal

Plagioa eta morroi batek idatzitako testua txanpon beraren bi aldeak izan daitezke. Ricardo de la Cierva historialaria- Suárezen garaian Espainiako kultur ministroa izana- oso idazle emankorra da, eta gaiztakeria polita egozten dio unibertsitate munduak hain oparo eta gaiztoa duen maiseoak: "Primerako kultur ministroa izan zatekeen, berak idatzitako liburu guztiak irakurri izan balitu". Sánchez Dragók Gárgoris y Habidis argitaratu zuenean, nire belarriokin entzun nion Julio Caro Barojari: "Ez diot liburuaren egilea ni naizela esatea eskatuko, eta ulertzekoa da nire kontribuzioak aipatu ez izana ere, bestela liburua bera bezain luzea izango zen-eta nire aipuen zerrenda".

Polanskiren azkeneko pelikulak ekarri dizkit bi anekdotok gogora, The ghost Writer filmak lehen ministro batentzat lanean ari den ezkutuko idazle bat baitu protagonista.

Ikaragarri ugaldu da ezkutuko idazlearen figura, edo nahiago bada, ezkutuko kazteariarena

Nork pentsa dezake erregea dela hain sarri eta hain motel-zorro irakurtzen dituen diskurtsoen idazle? Normaltzat daukagu diskurtsoen atzeko itzaleko lana, inor ezin baita iritsi halako kargu batek berarekin dakartzan eremu diskurtsibo guztietara. Horregatik, ikaragarri ugaldu da ezkutuko idazlearen figura -edo, nahiago bada, ezkutuko kazetariarena-, eta gaur ez dago itzalpeko idazlerik ez duen erakunderik, maila bateko agintaririk, fabrikarik, kirol talderik. Halako idazleen lana ez da, jakina, berek pentsatzen dutena adieraztea, besteek pentsatzen dutenari forma eman eta bezeroaren irudi politikoki zuzena zaintzea baizik. Besterentzat ari baitira, ez ditugu idazle edo kazetari aratz-aratzak kontsideratzen, eta horregatik espresio gaitzesleekin izendatzen ditugu halako idazleak: fantasma, itzala, beltza, morroia...

Harrigarria egiten bazaigu ere, ez da oso lanbide lotsagarria izango, beltz literarioen ehunka eskaintza baitago Interneten. Haietako batek lekukotza interesgarria ematen digu:

"Auzia bezero bat lortzea da (uste duzuen baino kontu errazagoa) eta haren autobiografia, edo forma eman nahi liokeen haren nobela, saio, gidoi, antzerki-lan bat idaztea. Urte asko daramat honetatik jaten, eta neure liburu propioak idatzi eta argitaratzeak baino dezentez gehiago ematen dit".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Baiki: literaturan ere badira morroiak, idazle batentzat idazten dutenen existentzia ez da gaur goizeko kontua. Auguste Maquet hil zenean, Alexander Dumas aita negar zotinka hasi omen zen, ez laguna hil zitzaiolako, nègrerik gabe gelditu zelako baizik. Idazle askok izan du morroiren bat bizitzan -Victor Hugo, Asimov, Henry Miller...- , eta morroi izandakoen artean bada idazle ezagun izatera heldu denik ere: Colette, Truman Capote, H. P. Lovecraft, Roncagliolo...

Literaturaren ereinotza merezi luke editore anglosaxoien kapituluak ere: argitaratzen dituzten idazleen lanak zuzentzea, orraztea, moztea, egokitzea, berrantolatzea da haien lana. Orain gutxiko kasu nabarmen bat aipatzeko, Carverrena: testu orijinalak eta argitaratu zirenak erkatu dituzte, eta galdera bat gelditu da airean: errealismo zikinak zenbat zor dio Carver idazleari, zenbat Gordon Lish editoreari?

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_