_
_
_
_
_
Gaiak

Hobbes, Zizeron, eta Renanen lanez hausnartu dira hiru idazle

Pentsamenduari eta Literaturari buruzko lehen Jardunaldiak egin dira aste honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUko Euskara Erretoreordetzak elkarlanean antolatuta. Hiru egunetan zehar hiru idazlek beren ekarpena eskaini dute, beste horrenbeste autore klasikoren irakurketa egin ondoren. EHUko Limes bildumak hartu du bere gain jardunaldiotako ardura. Bilduma horrek literaturaren baliabideen bidez pentsamenduaren berri eman duten autoreak aukeratu, itzuli eta argitaratzen ditu.

Limes duela bi urte sortu zen eta dagoeneko hiru ale kaleratu ditu: Ernest Renanen Zer da nazioa?, Thomas Hobbesen Herritarra , eta Marko Tulio Zizeronen Errepublika. Laugarren alea abendurako aterako da, Denis Dideroten Rameauren iloba . Argitaratutako hiru liburu horiek izan dira mintzagai azaroaren 14, 16 eta 18an, Koldo Mitxelena kulturunean. Pentsamenduak irakurtzen direnean izenpeko jardunaldiotan irakurtzeari eman nahi izan zaio nagusitasuna, irakurtzeak beti sortzen dituelako efektuak irakurlearengan. Eta efektu horiek transmititzera, beren irakurketa partikularraren berri ematera bertaratu ziren hiru idazle: Unai Elorriaga, Carlos Rojas eta Patxi Ezkiaga.

Gizakien gaiztakeria

Lehenengo saioan, astelehenean, Asier Sota aktoreak Hobbesen lanaren pasarte bat irakurri eta, ondoren, Unai Elorriaga mintzo zen liburuaren bere irakurketaz, "gizakia berez da gaiztoa" esaldia ardatz harturik. Gazte asko bildu zen saio horretara, eta batek baino gehiagok azaldu zuen irteeran Hobbes irakurtzeko gogoa piztu ziola mintzaldiak. Asteazkenean, Zizeronen txanda izan zen. Egoitz Lasari egokitu zitzaion irakurketa egitea; Carlos Rojas idazle eta historialari kataluniarrak autorearen eta diskurtso errepublikazalearen gaurkotasuna aldarrikatu zuen Cicerón y su república izenburuko hitzaldian. Azkenik, Patxi Ezkiagak Ernest Renanen Zer da nazioa? hitzaldiaz duen ikuspuntuaren berri eman zuen.

Rojasen mintzaldia izan ezik, gainerako partehartze guztiak euskaraz egin ziren. Antolatzaileen esanetan, pentsamenduaren eta literaturaren uztartzeak barne hartzen dituenez diziplina, hizkuntza, garai eta estilo askotariko testuak, jardunaldiotan adin, "kultura edo berba egiteko ohitura desberdineko jende asko" bildu zen. Horregatik emango zaio jarraipena egitasmo honi, pentsamendua modu literarioz adierazi duten testu klasikoak eta idazleak elkartuz. Hori dela eta, datorren urte beste hiru jardunaldi antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute: lehena, Nazioa kontzeptuaren inguruan; bigarrena, Pio Baroja idazlearen pentsamenduaz. Eta hirugarrena, Argien Mendeko bi autore -Diderot eta Rousseau- handiren obra bana mintzagai hartuta.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_