ArchivoEdición impresa

Acceso a suscriptores »

Accede a EL PAÍS y todos sus suplementos en formato PDF enriquecido

lunes, 11 de febrero de 2002
Entrevista:J. MANUEL GABANTXO | Bermeoko kofradiako presidente ohia | Gaiak

'Gazteek ez dute itsasora joan nahi'

Arrantza urte askotan zehar Euskal Herrian tradizio handiko lanbidea izanik, itsasora joan nahi dutenen kopuruak behera egin du azken aldian. Gaur egun arrantzuntzietan dabiltzan tripulazioak antzinakoaz geroz eta gehiago desberdintzen dira, batik bat bertako langile faltak eta hezkuntzak eraginda

Hegaluzearen gerrako lubakietan borrokatu zen 90ko hamarkadaren hasieran, orduan Bermeoko Kofradiako presidentea zen eta. Jose Manuel Gabantxok iaz hartu zuen erretiroa, itsasoan 35 urte egin eta gero. Gazteek ez dutela itsasora joan nahi dio penaz. Sektoreak dituen arazoak behin-betiko konpontzeko, kaladeroak gehiago zaindu beharko liratekela uste du.

Galdera. Lanean hasi zinenetik asko aldatu da sektorea?

Erantzuna. Orain dena da teknologia: sateliteak, sonarrak eta horiek gauza guztiak erabiltzen dituzte arrantzaleek. Lehen horiek baliabideak ez zeuden. Orain arrain gutxiago dago, baina gehiago harrapatzen da. Hemen kaladero aberatsak eduki ditugu, baina gaur egun ia-ia agortuta daude.

G. Gero eta gazte gutxiago doa itsasora. Zergatik?

E. Batetik, bizimodu gogorra delako; eta bestetik ekonomikoki ez duelako konpentsatzen. Ez da errentagarria. Lehen alderantziz izaten zen,

orain 30 urte dirua irabazten zen eta. Horregatik gazteek ez dute itsasora joan nahi. Arrantzale izan nahi duten gazteek Afrikara edo Indikora joatea erabakitzen dute; eskoletan titulazioa aterata bizimodu hobea izan dezakete. Hor komoditate asko daude. Etxetik kanpo bizi dira, baina untzi handi eta erosoak dira. Gazteek ez dute hona joan nahi, ezta armadoreen semeek ere.

G. Zein da irtenbidea?

E. Erraza da. Arrain larregi harrapatzen da. Arrantzan asko egiten da, baina txarto. Teknikak asko aurreratu du. Gaur egun arraina erakarri eta erraz harrapatzeko teknikak daude. Arrain txikia, handia...guztia harrapatzen da. Tona gutxiago harrapatu beharko litzateke.

G. Zer deritzozu arrantza eskoletan egiten duten lanari?

E. Positiboa iruditzen zait. Titulazioa eskuratuta lana erosoago egin daiteke. Lehengo aldean arrantzale gazteek formakuntza hobea dute, horretaz ez dut zalantzarik.

G. Kaladeroak zainduz gero, arrantzak etorkizuna izango luke

E. Bai, baina horretarako ditugun errekurtsoak gehiago zaindu beharko lituzteke, kaladeroak ez agortzeko.

Atención al cliente

Teléfono: 902 20 21 41

Nuestro horario de atención al cliente es de 9 a 14 los días laborables

Formulario de contacto »

Lo más visto en...

» Top 50

Webs de PRISA

cerrar ventana