_
_
_
_
_
GAIAK

Zientziaren paradisuan

Iván Fernández gasteiztarra eta Sergio Ruiz bilbotarra master bana egiten ari dira Massachusettseko MIT zentroan

Más información
Puntako garapenak

Aisialdirako tarte txikia

Massachusetts Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu txiki bat da. Bere hedadura Euskal Herria bezalakoa da gutxi gora-behera, baina munduko enpresa teknologiko eta Unibertsitateen kontzentraziorik altuena dauka: Harvard, Boston, Brandeis, Tufts eta Massachusetts-eko Unibertsitatea eta Massachusettseko Institutu Teknologikoa (MIT) dira esanguratsuenak.Azken honetan, munduko ikasle, irakasle eta ikerlaririk onenak baino ez dituzte onartzen. Emaitzak, ondorioz, ikusgarriak dira: Unibertsitate txiki bat izan arren, mila irakasle eta ehun mila ikaslerekin, urtero 100 patente baino gehiago ekoizten du eta MIT-eko lizentziatuek garatutako 4.000 enpresek milioi bat pertsona baino gehiagori ematen diete lana. Gainera, zentro honetan aritu diren 46 irakasle, ikerlari eta ikasle ohiek Nobel saria jaso izan dute.

Ordaina

Bertan, mundu osoko pertsonak aurki ditzakegu, eta euskaldunak ez dira salbuespen bat. "Euskal Herria oso ezaguna da hegoamerikarren artean, Institutuan oso talde garrantzitsua dena", dio Sergio Ruiz bilbotarrak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Ruiz Ingeniaritzako master bat egiten ari da Ingeniaritza Zibileko sailean, erresistentzia handiko egiturak diseinatzeko eta ekoizteko lan egiten dutenak. "Azken bolada honetan, Bilboko Guggenheim museoaz asko hitz egin da; Frank Ghery oso ospetsua da hemen eta MIT-en eraikin bat diseinatu berri du. Halabeharrez, ezagunena indarkeria da, eta adibidez, posible da horri buruzko informazioa egunkarietan aurkitzea".

Iván Fernández gasteiztarra ere MIT-en ikasten ari da. Bere ustez, "Iparamerikarraren artean, Euskal Herria ez da asko ezagutzen. Nik, adibidez, Euskal Herriari buruz zer edo zer dakien estatubatuar bat baino ez dut ezagutzen".

Fernández Ekonomian master bat ikasten ari da. Aditz horrek labur dezake, hain zuzen, egunero egiten duena: "Ikasi, ikasi eta ikasi, eta aisialdi txiki baten ondoren, berriro ere, ikastera". Ruizen esanetan, "2 edo 3 orduz eskolak ditut egunero, baina azterketa, ariketa eta aurkezpenek eguneko ordu guztiak betetzen dituzte. Oso normala da Unibertsitatetik gauerdian ateratzea, asteburuak barne. MIT-ek ez ditu inoiz ateak ixten!".Ikasteko orduan, giroa oso ona da, gure bi protagonisten aburuz. Ruizek, esaterako, zera dio: "Hemen kultur, arraza eta hizkuntza guztiak aurki daitezke, eta azpimarratzekoa da ikasleen arteko elkarteen kopurua ere handia dela". Bere aldetik, Fernándezek uste du MITeko ikasleek Euskal Herrikoek baino gehiago parte hartzen dutela eskoletan, irakasleek horri eragiten diotelako. "Alabaina, Estatu Batuetako beste Unibertsitateekin alderatuz gero, gurea fama txarrekoa da kiroletan", gaineratzen du Ruizek, "izan ere, hemengo ikasleek asko ikasten dutela eta ez direla gehiegi dibertitzen uste dute besteek".

Massachusettsen dagoen zentro hau bost eskolaz osatuta dago: Arkitektura eta Plangintza, Ingeniaritza, Humanitateak, Giza Zientziak eta Kudeaketa eta Zientzia, 21 Saila (Fakultateak, Estatu Batuetan) izaten dutenak. Sail guztien artean, Teknologia eta Osasun Zientzien Whitaker Zentroa, Media Lab, Adimen Artifizialaren Laboratorioa, Minbiziaren ikerkuntzarako Zentroa eta Energiaren Zentroa dira ospetsuenak.

Izan ere, Massachusetts-eko Institutu Teknologikoa zentro elitista da. Alde batetik, lizentziaturan sartzeko prozesua luzea eta guztiz neketsua da. Zentzu honetan, oso esanguratsua da honako datu hau: eskaera guztien ehuneko 19 baino ez dira onartzen zentro honetan. Ruizek dioen bezala, "oso prozesu astuna da. Adibidez, eskaerak urtebeteko aurrerapenarekin osatu behar izaten dira". Bestalde, MIT-eko matrikulak garestiak dira oso: urtean, 4.750.000 pezeta inguru lizentziatuentzako, eta 6.840.000 pezeta inguru doktoretza eta masterren ikasleen kasuan.

Ildo honetan, horren potoloak diren zenbakiei aurre egiteko, ikasleen ehuneko 60k dirulaguntzak jasotzen ditu. Laguntza horien hedapen sistemak, hala ere, kritika bat baino gehiago jaso du. Fernándezen kasuan, adibidez, Caja Madrid Fundazioak eta MIT berak ordaintzen dizkiote ikasketak, baina Ruizek bere poltsikotik diru osoa ipini behar izan du, "nik egin nahi nuen masterra ezagutzen nituen beken oinarrietan sartzen ez zelako", Ruizen esanetan.

Oztopoak oztopo, gogor lan egiteak azkenean bere ordaina duela esan daiteke. Hona hemen, adibide modura, zenbait datu: Institutuak urtero 150.000 lanpostu baino gehiago sortzen duela estimatzen da, eta enpresek ikasleei bidaia ere ordaintzen diete beraiekin elkarrizketaren bat lotu ahal izateko. Guztiz arraroa da, beraz, MIT-eko ikasleek, hilabete gutxiren buruan, lanpostu bat ez aurkitzea.Gainera, Boston hiriko Bankuaren ekonomia sailak eginiko txosten baten arabera, MIT-eko ikasleek 42 bilioi pezeta inguru ekoiztu zituzten 1994. urtean. Beraz, enpresa guzti horiek aberriren bat osatu izan balute, eta herrialde hipotetiko horren Barne Produktu Gordina kontutan hartuta, mundu osoko 24. postua lortuko luke herri horrek (Adibidez, Hego Afrikaren maila bera).

Ruizek eta Fernándezek Euskal Herrira itzuli nahi dute euren ikasketak amaitu ondoren. Aitzitik, nahi hori gauzatzea zaila dela diote biek. Ruiz-en aburuz, esaterako, "MITen ikasteak maila handia ematen dizun arren, Espainiako arduradunek, azken urte hauetan, ez dute ikerkuntza sistema asko hobetu". Egoera honen erruz, beraz, "etxera, ikerkuntza alorrean lan egitera itzultzea oso zaila da", gaineratzen du Ruiz-ek. Fernándezen ustez, aldiz, "Euskal Herriko Unibertsitatean euskarari garrantzia osoa ematen zaio, eta horrela, oso zaila da lanposturen bat lortzea".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_