ArchivoEdición impresa

Acceso a suscriptores »

Accede a EL PAÍS y todos sus suplementos en formato PDF enriquecido

viernes, 18 de febrero de 2000
DISKOAK

Hertzainak, irautza baten atalak

Archivado en:

Disko konpaktoak eskaintzen dituen aukera anitzen artean, nagusienetako biak honako hauek dira: batetik, guztiz zahartuta dauden diskoei atseden ematea (gustuko ditugun lanak euskarri digitalean eskuratuz) eta, bestetik, denbora luzez katalogatu gabe egon diren grabaketen berri izatea. Hauxe da merkatura iritsi den Hertzainak taldearen azken diskoaren kasua, orain arte edizio murriztuetan soilik argitaratutako hiru maxisingle jasotzen baitira bertan. Azken finean, bildumazaleentzat hiru pieza berezi. Era honetan, Oihuka diskoetxe donostiarrak belaunaldi berri eta nostalgiko guztiei iraultza baten atal ezberdinekin beste behingoz gozatzeko aukera luzatzen die. Izan ere, Hertzainak euskal rock erradikalaren zutaberik nagusienetakoa izan zela ezin da ahaztu, ez eta 80. hamarkada asaldatuan talde honek izan zuen garrantzia ere.

Mundu berria daramagu bihotzean lanak jasotzen dituen lau abestiek irekitzen dute diskoa. Hegoamerikako eta rock, ska eta pop kutsuko doinu berrituak nahasten dituen lau pieza dira, Euskadi "aske eta tropikala" eskatuz. Guantanamera abestiaren birmoldaketa buru dela, gai zehatzak dituzten kantak dira hauek; tartean, militarismoaren aurkako edota Yankee go home ezagunean aipatzen den Estatu Batuetako inperialismoaren kontrako gaiak nabarmentzen direlarik.

Berreskuratu diren beste bi lanak 1989 eta 1992an argitaratutako Aitormena eta Une etengabeak dira. Folk rock eta pop rock-aren artean dauden doinuak dira, Aitormena-ren jatorrizko bertsioa jasoz (Amets prefabrikatuak-en errutinaren kontra hitz egiten zuen kantu ezaguna) eta langabeziak aztoratutako garaiaren eta birmoldaketa industrialaren aurkako erresistentziaren kronikak bilduz.

Atención al cliente

Teléfono: 902 20 21 41

Nuestro horario de atención al cliente es de 9 a 14 los días laborables

Formulario de contacto »

Lo más visto en...

» Top 50

Webs de PRISA

cerrar ventana