_
_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Politika eta historia LUDGER MEES

Gorordok bere garaian ateratzen zituen elefanteak eta go-go-girls-ak kalera, Ciccolinak bularra erakusten zigun eta elefanterik edo titirik ez zeukan politikari xumeari ohiko estiloarekin jarraitzea baino ez zitzaion gelditzen: kameraren aurrean umeak musukatu eta etengabe irribarre egin. Gure botoak lortzeko edozer gauzak balio du gure gizarte mediatikoan, eta elefanteak eta titiak ikusteaz aspertzen garenean, beste zerbait asmatu beharra dago. Ildo honetatik, Euskal Herriko politikariek historiak eskaintzen dituen aukerak aurkitu dituzte. Azken bolada honetan, ez da egunik pasatzen tribu bateko politikariak beste tribuko bere lankidea faxistatzat jo gabe. Faxista hitzaren erabilera inflazionista honetaz gain, gure politikariak beraien buruketa historikoak zehazten ere saiatu dira. Horrela, Redondo Terrerosek Euskadiko sozialisten eta popularren egoera III. Reicheko judutarren egoerarekin parekatu du. HB-ko Permachek berehala erantzun dio, gaur egungo judutarrak euskal abertzaleak direla esanez. Egun batzuk geroago, Redondo berak Lizarra-Garaziko defendatzaileak Apartheid-sistema antolatu nahian dabiltzala salatu zuen. Oraingo honetan, Arnaldo Otegi atera zaio mezu garbiarekin: Redondok berak bai duela Botharen itxura eta mentalitate boertar zanpatzailea. Historiaz gutxi ulertzen duten politikariek beraien diskurtsoetan historia aurkitzen dutenean, txertaketa honen emaitzak ezin du onuragarria izan. Aipatutakoak bezalako neurri eta proportziorik gabeko konparaketek bi gauza agerian uzten baitituzte: bata, gure klase politikoaren formakuntza historiografiakoaren eza; eta bestea, horrelako astakeri semantikoak onartzen dituen euskal gizartearen kultura politikoaren ahulezia. Ezin da ukatu gure inguruan ere gatazkak, mehatxuak, mota askotako biolentzia eta jarrera ez demokratikoak daudenik. Halere, inolako defentsarik ez zeukaten eta holokaustoan hildako 6 milioi judutarren adibidea edota Apartheiden biktimak izandako milioika beltzen sufrimendua norberaren helburu politikoetarako erabiltzea ez zait iruditzen ezjakintasunaren ondorioa bakarrik denik. Biktimentzako irain larria ere badela uste dut. Biolentzia eta biktimak izan arren, ez gara bizi sistema totalitario batean eta gure arteko borroka politikoak ez du zerikusirik judutarren aurka modu industrializatu batez antolatutako holokaustoarekin. Gure artean, zorionez, botere politikoa eskuratzeko alderdi politikoak daude lehian; erakunde juridikoak demokraziaren zutabe nagusietarikoak dira eta, guzti horrek huts egingo balu, iritzi publiko kritikoa geldituko litzaiguke boterearekiko kontrapisua egin dezan. Gogoeta hauek proposamen hau egitera naramate. Antola dezagun gure politikarientzat historiari buruzko master trinkoa xede zehatz batekin: master hau gainditzen ez duenak ez dezala eskubiderik izan mikrofonoaren aurrean bere ahoa zabaltzeko. Hau litzateke, ene ustez, tremendismo politiko sasi-historiakoak gure kultura politika gehiago ez kutsatzeko bide bakarra.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_