_
_
_
_
_

DISKOAK Bide Ertzean taldearen pop-a eta Otamendiren poesia diska berrian anaituta

Deabruak Teilatuetan taldearen ibilia gidatuz, Imanol eta Jon Ander Ubeda anaiek euskal rockaren munduan euren burua ezagutzera eman zuten. Hala ere, taldea desegin ondoren, biek poesia eta pop akustikoarekiko duten zaletasuna agertzen zuen diska txikia kaleratu zen pasa den urrian. Saiakera berri honi Bide Ertzean izena jarri zitzaion. Estreinaldi horri Zure minari (Gaztelupeko Hotsak) diskak hartu dio lekukoa, tolosarrek egitura akustikoez duten joera agertu, eta, unerik gogargietan, Gari (Hertzainak ohia) gogora ekartzen duena, hain zuzen. Gainera, orain boskote izateak honako ondorioa dakarrela aipa daiteke: hasera batean, testu poetikoen indarra erakargarri modura zuen taldean, orain, instrumentazioak hartu du aparteko garrantzia. Diska honetan, testua José Luis Otamendi poetarena da. Azpeitiar honek bost liburu ditu merkatuan (Ustela argitaletxearen bi eta Susak argitaratutako beste hiru). Kolaborazioen zati nagusi bat Badator eguna abestian biltzen da, Elkartasunaren eguna konpainiarentzat egina baita eta bertan Ruper Ordorika, Igor Elortza bertsolaria eta Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu abeslariak parte hartzen baitute. Gainera, Negu Gorriak taldeko gitarrajolea zen Kaki Arkarazok Ahitua nago abestian, bestebehingoz, bere maisutasuna agerian uzten du. Arestian esandako guzti honetara moldatzen da Bide Ertzean taldearen bigarren lana. Dana Lanbrotuta izeneko obraren errepresentazioari esker sortu zen taldea. Bertan parte hartzen zutenen artean beraien lana errezitatzen zuten José Luis Otamendi, Koldo Izagirre eta Iñigo Aranbarri idazleak; Aintzane Astigarraga aktorea; Mattin y Baxi Ubeda, irudien arduradunak; eta zuzenean musika joaz ari ziren eta, ondoren, haserako hirukotea sortu zuten Aritz Mendieta eta Ubeda anaiak aipa daitezke.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_