_
_
_
_
_

Alaitz eta Maiderren errebalida, debuteko diska atera zenetik bi urtera "Inshala" da trikitilari gipuzkoarren bigarren diskaren izenburua

Talde baten bigarren diska zailena dela esan ohi da. Izan ere, baieztapenarena omen da, artisten errebalidarena. Sailkapenean larri dauden futbolariek esango luketen "lehenengo finala". Alaitz eta Maider-en kasuan, lan hori Inshala da, Elkarlaneanek argitaratzen du eta gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkezten den bitartean, bihar Irungo Amaia Antzokiaren txanda iritsiko da eta, igandean, Urruñako (Lapurdi) Zinemarena.

Artista berrien lana aztertzerakoan izan ohi den eskuzabaltasuna ia erabat desagertzen da hauen bigarren lana merkatura iritsi orduko. Hori onartuz, Alaitz Telletxea (23 urte) eta Maider Zabalegik (22) gehiegi ez larritzea eta azken bi urteetan 25.000 ale inguru saldu duen lehen diskak zuen freskotasun eta doinu tradizionalari eusten dion lana egitea erabaki dute. "Guretzat, gustura geratzea da inportanteena, helmugarik nagusienetakoa. Eta hori lortu dugu. Lehenengo diska hobetzen saiatu gara, baina, gero, arrakasta lortuko den bai ala ez esatea zaila da. Aurrekoarekin zorte ona izan genuen, baina guzti hau baldintza askoren eranginpean dago", dio Alaitzek. Maider-ek musikaren ikuspuntutik "estilo berberari" eutsi zaiola dioen bitartean, bere taldekideak testuen edukia honela laburbiltzen du: "maitasuna, euskara eta gizarteak duen hamaika arazo aipatzen dira. Esaterako, hiesa, ETTak, egun nagusitzen ari diren lan kontratoak edo iragarkietan zabaltzen diren mezuak". Guzti hau biltzen da euskaraz "Oxala!" esan nahi duen Inshala arabiar izeneko diskan. Itxaropenerako mezu zaindua da -"bizitza tarteka oso tristea izan daiteke, baina aurrera egiteko beti aurki daiteke arrazoiren bat"-, eta horixe igorri nahi dute trikitilarien elitean eskubide osoz dauden bi musikalari hauek. Batzuk uste dezaketena gezurtatuz, "gure atzetik musikari bat baino gehiago dator, eta oso ona gainera. Horren lekuko, Amaia eta Kristina aipa daitezke. Hau funtsezkoa da, guztiok indarberritu egiten gaituen zerbait baita", dio Maiderrek. Inshala kalean dagoela, jendeak Euskal Herriko erromerietan, trikitixa eta panderoa eskuetan, giroa berotuz aritzen zen bikote honi zer nolako erantzuna ematen dion ikustea besterik ez da falta. Gaur Bilbon egingo da aurkezpena, bien asmoa "ondo pasatzea eta egunetik egunera hobetzea" delarik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_